viernes, 18 de noviembre de 2011

ZIRKULAZIO-APARATUA

11.1.- ODOLAREN ZIRKULAZIOA:
Bihotzaren migumenduaren basoetan zehar bultzatzen dute odola. Bihotzak 60 bat taupada egiten du minutuko taupada bakoitzean bi mugimendu egiten ditu eta jazotzen dira ondoz ondo: uzkurtzea eta erlaxatzea. Banaturik dauden bi ibilbide ditu zirkulazioa: biriketakoa eta orokorra.
11.2.-ODOLAREN ZIRKUITOAK ETA BIHOTZEKO ZIKLOA:

          11.2.1.-ODOLAZREN ZIRKUITOAK
                 
                     11.2.1.1.-BIRIKETAKO ZIRKUITOA: Oxigeno gutxi daukan odola eskuineko bentrikulotik irteten da, birika arterian zehar. Arteria bitan banatzen da, han oxigenatu eta birika benetara igarotzen da.

                     11.2.1.2.-ZIRKUITU OROKORRA: Abiapuntua ezkerreko bentrikuloa da horrek odola galdu egiten du oxigeno eta orduan bihotzaren ezkerreko aurikulura itzultzen da, kaba benetan zehar.

        11.2.2.-BIHOTZEKO ZIKLOA:

                     10.2.2.1.-BENTRIKULUEN SISTOLEA: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira, odola, aorta arterian eta birika-arterian zehar, bihotzetik kanpora bultzatzeko. Odolaren presioaren eraginez, balbulak ireki eta balbula aurikulobentrikularra itxi egiten dira, odola aurikuletarantz ez itzultzeko.

                     10.2.2.2.- BENTRIKULUEN DIASTOLEA ETA AURIKULUEN SISTOLEA: Bentrikuluak erlaxatu egiten dira eta odolez betetzen dira. Aurikulak uzkurtu egiten dira, eta balbula aurikulobentrikularrak ireki egiten dira, odola erlaxaturiko bentrikuluetara bultzatzen duelarik, bentrikuluok bete daitezen.

                     10.2.2.3.- AURIKULUEN DIASTOLEA: Aurikulak erlaxatu egiten dira, eta kaba benatik eta birika benatik datorren odolez betetzen dira. Horrela amaitzen da zikloa, hurrengo ziklo berdina hasteko.


11.3.- ODOL ZIRKULAZIOAREN HISTORIA:

            11.3.1.-GALENO: Galenomediku erromatarrak (II. mendean) odola gibelean sortzen zela, eta gibeletik bihotzera eta eskuineko bentrikulura zihoala uste zuen. Odola poro ikusezin batzuen bitartez igaroko zen ezkerreko bentrikulura, eta biriketatik zetorren airearekin nahasiko zen. Bihotzean berotu eta gero, odola organo guztietara banatuko zen, elikagaiak eramateko, eta, azkenean, haragi bihurtuko zen.

           11.3.2.-SERVET: 1553. urtean, mediku espainolak zalantzan jarri zitun Galenoren ideiak, honako hau ikusi zuenean:


  • Bentrikulen arteko komunikabidea eskuineko bentrikulutik irten eta odola biriketara daraman hodi luzea (birika arteria) da.
  • Odola, arnasa botatzean oxigenatu eta garbitu ondoren, beste hodi batek (birika-benak) eramaten du bihotzeraino, eta azkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura pasatzen da.

         

11.3.3.-HARVEY: XVII. mendean, mediku ingelesak erabat argitu zuen odolaren zirkulazioa, bihotzean hasi eta orgsnidmo odora doan eta, gaur egun, zirkulazio orokorra esaten diogun prozesua deskribitzean.


  • Odola bihotzean jariatzen da, benen bidez, eta bihotzetik gorputzaren atal guztietara heltzen da, arterietan zehar.
  • Benetako balbulek bihotzerantz bakarrik uzten dute odola pasatzen.
  • Pultsua arterietan hautematen da, bihotzaren bultzada indartsuen eraginez odolak pareten kontra egiten duten presioaren ondorioa dela argitu zuen.

                     

No hay comentarios:

Publicar un comentario