viernes, 9 de diciembre de 2011

13.ERREZEPTOREAK ETA ZENTZUMEN-ORGANOAK

13.1.-LARRUAZALA ETA UKIMENA: Larruazalean, errezeptore mota ugari daude. Errezeptore mota bakoitzak estimulu jakin bat hauteman ahal du. Errezeptore horiek guztiek ukimena ematen digute. Beraz, estimulu bat luzaroz jasoz gero, hasieran, intentsitate handiz erantzuten dute. Baina, denbora baten ostean ez dute erantzuten, estimulura moldatu egin direlako.

               13.1.1.-LARRUAZALEKO ERREZEPTOREAK:
  • Termorezeptoreak: Kanpo-inguruaren eta gorputzaren arteko tenperatura-aldeak hautematen dituzte. Bi motatako termorrezeptoreak daude: gorputzarena baino tenperatura hotzagoei erantzuten dietenak eta gorputzarena baino tenperatura beroagoek estimulatzen dituztenak. Termorezeptoreon bulkadek bero eta hotz sentsaziak eragiten dizkigute.
  • Nozizeptoreak: Larruazalak jasaten dituen erasoei erntzuten diete. Nozizeptoreek sortzen dituzten bulkadek mina sentiarazten digute.
  •  Mekanorrezeptoreak: Larruazalaren gaineko presio-aldaketak eta ileen mugimendua hautematen dituzte. Errezeptoreon esker antzematen dugu ukipena.
 13.2 SUDURRA ETA USAIMENA: Usaimena gizakiok gutxien garatu dugun zentzumena da. Usainak prozesu segida gertatzen denean sortzen diiren sentsazioak dira:
  1. Substantzia lurrunkorren molekulak sudur hobietan sartzen dira, eta hobiok estaltzen duten mukiarekin nahasten dira.
  2. Sudur hobietan, usaimen-zelulek molekulak hautematen dituzte.
  3. Estimulua jaso duten usaimen-zelulok nerbio-bulkada sortu eta usaimen erraboleko neuronetara elarazten dute, horiek, usaimen nerbioaren bitartez garunera eraman dezaten.

13.2.1.- USAIMENAREN ERREZEPTOREAK:












13.3.- MIHIA ETA DASTAMENA: Ahoan zerbait sartzean, sentsazioak hantzematen ditugu, dastamenaren bitartez. Sentsazio horiei gustu edo zapore esaten diegu, eta mihiaren gainazalean ditugun kimiorezeptoreek, daztamen zeluelk eragiten dituzte.

          13.3.1.- DAZTAMENAREN ERREZEPTOREAK:

2 comentarios: