domingo, 4 de diciembre de 2011

MUSKULUAK ETA HEZURRAK

12.2.-ESKELETO-SISTEMA: Hezurrek eta giltzadura edo artikulazioek osatzen dute. Hezurrak egitura gogorrak,  arinak eta hauskaitzak dira, gorputzaren armazioa osatzen dute, eta organo batzuk babestu egiten dituzte. Lokomozioan, hezurrek  muskuluek mugiarazten dituzten palanken moduan dihardute.

      12.2.1.-ESKELETOA: Honako bi hauek bereizten dira eskeletoan: garezurrak, bizkarrezurrak eta kaxa torazikoak osatzen duten eskeleto axiala eta sorbalda-gerrikoak, pelbis-gerrikoak eta gorputz-adarrek itxuratzen duten eskeleto apendikularra.

                          12.2.1.1.-SORBALDA-GERRIKOA: Bi lepauztaiak (klabikulak) eta bi omoplato edo sormalda-hezurrak hartzen ditu. Enborrean (hau da, bizkarrezurrak eta kaxa torazikoak osatutako atalean) dago bermatuta, eta bertan eutsirik mugitzen da. Goiko gorputz-adarrak sorbalda-gerrikoan ahokaturik daude.

                          12.2.1.2.-PELBIS-GERRIKOA: Bi hezur koxalek, hezur sakroak eta kokzixak osatzen dute. Hezur koxal bakoitzak elkarrik loturik dauden eta mokorra edo aldaka osatzen duten hiru hezur ditu: iliona, isikiona eta pubisa. Pelbis-gerrikoa enborrean sartuta dago, eta bertan elkartzen dira beheko gorputz-adarrak.

          12.2.2.-GILTZADURAK: Hezurren arteko loturak dira. Mota desberdinak daude, baztuk finkoak dira; beste batzuk, erdi mugikorrak; eta besteak, mugikorrak. Giltzadura mugikorretan, lokailuek lotzen dituzte hezur batzuk besteekin, eta euren arteko marruskadura eragozten duen eta sinobia deritzon likidoak lubrifikatzen ditu.

         12.2.3.- GILTZADURA MOTAK:

  • Giltzadura erdi mugikorrak: Bizkarrezurra
  • Giltzadura finkoak: Garezurra
  • Giltzadura mugikorrak: Aldaka edo mokorra
       12.2.4.- HEZUR GARRANTZITSUENAK:


No hay comentarios:

Publicar un comentario