viernes, 16 de diciembre de 2011

UGALKETA

16.1.-UGALTZEA, SEXU ETA NERABEZAROA: Giza ugaltzea sexuala da. Bi sexu daude, arra eta emea, hau da, gizonezkoena eta emakumezkoena, eta mota banako ugaltze-zelula: espermatoziodeak eta obuluak.
        
              16.1.1.- SEXU-KARAKTEREAK:
  • Lehen mailako sexu-karaktereak (ugaltze-aparatuak): Gonadak eta erlatzeko organoak dituzte, emakumeen kasuan, enbrioia, pertsona bihurtu eta jaio arte.
  • Bigarre mailako sexu-karaktereak: sexu batekoek edo bestekoek baino ez dituzten kanpo-ezaugarriak dira, eta pubertarotik aurrera azaltzen da.
             16.1.2.-ZER DIRA BIGARREN MAILAKO SEXU-KARAKTEREAK:
  • Mutilak: Sorbaldak zabaldu eta muskuloak garatu, ilea hazten da, ahotsa baxuago egiten, zakila handiagotu egiten, barrabiletan espermatozoideak sortzen hasten dira.
  • Neskak:  Aldakak zabaldu eta gerria estutu, gorputzaren formak biribildu, larruazalaren azpian koipe gehiago, ilea azaltzen da besapean eta pubis aldea, kanpoko ugaltze-organoak eta bularrak garatu, baginako jarioa hasi, hilekoa azaltzen da.

16.1.3.- NERABEZAROA, ALDAKETA GARAIA: Nerabezaroa, gutxi gora behera, 9-18 urteko aldia da. Aldi horretan, aldaketa psikologikoa eta sozial,  fisiologikoak eta anatomikoak,  jasotzen zaizkie neska-mutilei.

Aldaketa fisiologikoak eta anatomikoak: Pubertaroan hasten dira: bigarren mailako sexu karaktereak garatu eta ugaltze aparatuak heldu egiten dira.

Aldaketa psikologikoak: aldaketa fisiologikoak  eta anatomikoak baino astirago agertzen dira. Sexu erakarpena eta krisi sentimentala ere garai horretan hazaltzen dira lehenagoz.

Aldaketa soziala: fisiologikoak eta anatomikoak, Aldaketa psikologikoen gatazkak ekartzen dituzte familiarteko harremanetara, nerabeek indendenpentzia handiago aldarrikatzen diete.


16.2.-GIZONEZKOEN UGALTZE APARATUA:Bi miotatako organoek osatzen dute barruko sexu organoak eta kanpoko sexu organoak
  •  Barruko sexu organoa: Barrabilak, ugaltze hodiak eta guruin erantsiak.
  • Kanpoko sexu organoak: Zakila eta eskrotoa. 
          16.2.1.-GIZONEZKOEN UGALTZE-APARATUAREN ANATOMIA:

   
16.2.2.-GIZONEZKOEN GAMETOAK ERATZEA : Gizonezkoen gameto edo espermatozoideak osatzen dituen prozesuari espermatogenesi  esaten zaio pubertaroan hasten da eta barrabiletako tubulu seminiferoetan jasotzen da.

16.2.3.- ESPERMATOGENESIARAN ALDIAK:

  • Espermatozitoak eratzea: barrabiletako tubulu seminiferoen pareten ondoan hazi egiten dira.
  • Espermatidak eratzea: espermatozitoek meiosi deritzo zatiketa-prozesu berezia izaten dute.
  • Espermatozoideak eratzea: espermatidak heltzen direnean, zitoplasmaren gehiena galtzen dute, espermatozoineen berezko formak eta egiturak hartzen dituzte, burua, terteko atala eta isatsa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario